Udako ikastaroak 2024
Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira.
2024an sei ikastaro trinko eskainiko ditugu.
Udako ikastaroak 12 egunekoak izaten jarraitzen dute eta egunean 8 eskola ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan: pentsio osoa edo pentsio erdia.
Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.
Animo!!, uztailetik aurrera ilusioz beteta zure zain egongo gara Zornotzako Barnetegian!!
Egutegia eta prezioak
Deskargatu Udako ikastaroen egutegia 2024
Ikastaroa | Egunak | Orduak | Prezioak: pentsio osoan | 16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio osoan* | Prezioak: pentsio erdian | 16-18 urte bitartekoak, C1 prestatzeko: pentsio erdian* |
Uztailaren 1etik 12ra | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Uztailaren 15etik 26ra | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Abuztuaren 5etik 16ra | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Abuztuaren 19tik 30era | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Irailaren 2tik 13ra | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Irailaren 16tik 27ra | 12 | 96 | 520,00€ | 166,56€ | 443,00€ | 89,56€ |
Udako ordutegia
Udako ikastaroak astelehenez hasi eta hurrengo asteko ostiralean bukatzen dira. Hau da, 12 egun lektibo dira jarraian, asteburua barne.
Udako ordutegia |
Gosaria: 8:00 |
Goizeko eskolak: 8:30-14:00 |
Bazkaria: 14:00 |
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00 |
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30 |
Afaria: 21:00 |
Mahai jokoak eta filmak: 21:30 |
Isiltasuna: 24:00 |
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan |
Egonaldiari dagokionez, aukera bi dute ikasleek:
- Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan
- Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.
Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra: gutxieneko adina 16 urte 2024an.
Garesti? Merkeagotu!
Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK. Edo lagun bat ekarri: Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa